5 Ekosistemak MAILA TROFIKOAK Natura Zientziak DBH 2
5 Ekosistemak MAILA TROFIKOAK Natura Zientziak – DBH 2
5 Maila trofikoak Ekoizleak • Ekoizleak materia ez-organikoa materia organiko bihurtzen duten organismoak dira; horregatik esaten zaie ekoizle. Tulipanak Lizarra Natura Zientziak – DBH 2
5 Maila trofikoak Oinarrizko kontsumitzaileak • Oinarrizko kontsumitzaileak izaki autotrofoetatik (adibidez, algak eta landareak) elikatzen diren animaliak dira. Belarjaleak oinarrizko kontsumitzaileak dira. Untxia Zaldia Natura Zientziak – DBH 2
5 Maila trofikoak Bigarren mailako kontsumitzaileak • Bigarren mailako kontsumitzaileak oinarrizko kontsumitzaileetatik elikatzen dira. Haragijaleak bigarren mailako kontsumitzaileak dira. Pinguinoak Natura Zientziak – DBH 2
5 Maila trofikoak Hirugarren mailako kontsumitzaileak • Hirugarren mailako kontsumitzaileak bigarren mailakoetatik elikatzen diren animaliak dira. Hirugarren mailako kontsumitzaile dira, esaterako, hegazti harrapariak eta otsoak. Otsoak Natura Zientziak – DBH 2
5 Maila trofikoak Beste kontsumitzaile mota batzuk • Orojaleak askotariko dieta duten kontsumitzaileak dira; hau da, belarjaleak nahiz haragijaleak izan daitezke aldi berean, adibidez: gizakiak, hartzak eta inurriak. Ekosistema baten baitan, hainbat maila bete ditzakete. Hartza Natura Zientziak – DBH 2
Maila trofikoak 5 Beste kontsumitzaile mota batzuk Kukurutxa • Detritiboroak gutxi-asko deskonposatuta dauden hondakin organikoetatik edo gorozkinetatik elikatzen diren kontsumitzaileak dira, adibidez: lurreko zizareak, kukurutxak eta zenbait kakalardo. Lurreko zizareak Natura Zientziak – DBH 2
- Slides: 7