5 Ekosistemak HEGAZTIEN MIGRAZIOA Natura Zientziak DBH 2
5 Ekosistemak HEGAZTIEN MIGRAZIOA Natura Zientziak – DBH 2
5 Hegaztien migrazioa • Migrazioak hegazti-espezie ugarik urtero egiten dituzten bidaiak dira; urtesasoi jakin batzuetan izaten dira, eta kilometro askoko distantziak egiten dituzte. • Migrazio ohikoenak udaberrian eta udazkenean egiten dituzte hegaztiek. Udazkenean, ugaltze- edo umetze-eremuetatik (iparraldean) negu-tokietara (hegoaldera) bidaiatzen dute, eta udaberrian, alderantziz gertatzen da. Umetze-eremua Migrazioa udazkenean Migrazioa udaberrian Negu-tokia Natura Zientziak – DBH 2
5 Hegaztien migrazioa • Hegazti handiek (adibidez, antzarek eta harrapariek) egunez migratzen dute. Brantak hegan, V forman Natura Zientziak – DBH 2 • Aldiz, neurri txikiko hegaztiek (adibidez, txangorriek) gauez migratzen dute. Txantxangorria
5 Hegaztien migrazioa • Migratzen duten hegaztiei hegazti migratzaile deritze; beti lurralde berean egoten diren hegaztiak, berriz, hegazti sedentarioak dira. Txolarrea, hegazti sendentarioaren adibidea Antzara, hegazti migratzailearen adibidea. Natura Zientziak – DBH 2
5 Hegaztien migrazioa Zergatik migratzen dute hegaztiek? • Hegaztiak bizirauteko eta beren kumetxoak hazteko eskura duten elikagai kantitatearen mende daude; beraz, behar baino elikagai gutxiago dagoenean, ugariagoa den lekuetara mugitzen dira. • Hegaztiak bizi diren eremuetako elikagai kantitatean izaten diren aldaketek lotura dute tenperatura-aldaketekin. Aldaketa horiek urtaro desberdinetan gertatzen dira, munduko hainbat eskualdetan. IPARRALDEA Elikagai ugari udan. Elikagai gutxi neguan. Udaberria Udazkena HEGOALDEA Elikagaiak urte guztian zehar. Natura Zientziak – DBH 2
5 Hegaztien migrazioa Hegaztien migrazio-ibilbideak • Hegazti migratzaileek migrazio-ibilbide berak egiten dituzte urtero. • Europa iparraldetik negua pasatzera kontinentearen hegoaldean dauden eskualdeetara migratzen duten hegaztiei, hegazti negutar edo sahara aurreko hegazti deritze (ez dute Saharako basamortua zeharkatzen). • Iberiar penintsulari dagokionez, Europa iparraldetik etortzen dira, negua pasatzera; besteak beste, antzarak eta kurriloak. Kurriloen migrazioa Sahara Natura Zientziak – DBH 2 Kurriloa
5 Hegaztien migrazioa Hegaztien migrazio-ibilbideak • Udan, Afrikatik Europarantz ugaltzeko bidaiatzen duten hegaztiak udako hegaztiak edo Saharaz haraindikoak dira (Saharako basamortua zeharkatzen dute). Enara Saharaz haraindiko hegaztien ohiko eredua da. Natura Zientziak – DBH 2
5 Hegaztien migrazioa Hegaztien migrazio-ibilbideak • Iberiar penintsulari dagokionez, Afrikatik uda hemen pasatzera etortzen dira enarak, erle-txoriak, zikoinak edo harrapariak (esaterako, miru beltza, sai zuria eta Naumann belatza. Enara Sahara Miru beltza Natura Zientziak – DBH 2
5 Hegaztien migrazioa Adibide bitxiak • Ipar-txenada da kilometro gehien egiten duen hegaztia; polo batetik bestera bidaiatzen du urtean bi aldiz, eta 40 000 km egiten ditu. • Horrenbestez, hegazti horrek milioi bat kilometro egin ditzake bere bizi osoan (26 bat urte). Umetze-eremua Negu-tokia Migrazio-ibilbideak Natura Zientziak – DBH 2
5 Hegaztien migrazioa Adibide bitxiak Aipatu dugunez, eskura dagoen elikagai kantitateak hegaztien migrazioari eragiten dio; hain zuzen, egoera horren adibide da zikoina zuria. • Zikoinak beti udaberrian iristen ziren Penintsulara, uda pasatzeko eta ugaltzeko, eta gero, udazkenean, berriro Afrikara migratzen zuten, negua pasatzera. Hala ere, gero eta zikoina gehiagok pasatzen dute negua Penintsulan bertan. • Izan ere: • Zabortegi gehiago daude, eta horietan, elikagai ugari aurki dezakete urte guztian zehar. • Horrez gain, klima aldaketaren ondorioz tenperatura igotzeak ere eragina izango zuen, seguru asko. Zikoina zuria Natura Zientziak – DBH 2
- Slides: 10