4 Ugalketafuntzioa SEXUGABEKO UGALKETA LOREZAINTZAN Natura Zientziak DBH
4 Ugalketa-funtzioa SEXUGABEKO UGALKETA LOREZAINTZAN Natura Zientziak – DBH 2
4 Sexugabeko ugalketa lorezaintzan LOREZAINTZAN, LANDAREEN SEXUGABEKO UGALKETA BALIATZEN DA HAIEK HEDATZEKO Prozesu hori hainbat metodoren bidez gauzatzen da; bereziki, hiru azpimarratu behar dira ALDAXKEN BIDEZ TXERTAKETEN BIDEZ BELAUNKETA BIDEZ Gehiago jakiteko, sakatu lauki bakoitzaren gainean Natura Zientziak – DBH 2
4 Sexugabeko ugalketa lorezaintzan Aldaxken bidez • Landare gurasoaren zurtoineko zati bat moztu behar da, zil eta guzti (aldaxka bat). Aldaxka hori lurperatu edo uretan sartu behar da sustraiak atera arte; horrela, beste landare bat lortuko dugu. 1: Landare gurasoaren zati bat (aldaxka) mozten da, zil eta guzti. Natura Zientziak – DBH 2 2: Aldaxka lurperatu eta sustraitu egiten da; horrela, beste landare bat sortuko da. Itzuli hasierako menura
4 Sexugabeko ugalketa lorezaintzan Txertaketen bidez • Txertaketak antzeko espezie bateko beste landare baten zurtoinari lotzen zaizkion zurtoin zatiak dira. • Fruitarboletan asko erabiltzen da. 1: Landare hartzailearen zurtoinean ebakidura bat egingo dugu, landare emailearen zurtoin zatia sartzeko. Natura Zientziak – DBH 2 2: Ebakidura orbaindu egiten da, eta adar berria, jada, landare hartzailearen parte da. Itzuli hasierako menura
4 Sexugabeko ugalketa lorezaintzan Belaunketa bidez • Teknika honen bidez, landare gurasoaren adar batetik beste landare batzuk sortzen dira. Landare gurasoaren adar bat okertu behar da, partzialki lurperatu arte. • Lurperatutako adarra sustraitzen denean, landare gurasotik bereizten da eta beste landare bat sortzen du. 1: Landare gurasoaren adar bat okertu eta partzialki lurperatzen da. Natura Zientziak – DBH 2 Belaunketa 2: Sustraitu eta gero, sortu berri den landarea landare gurasotik bereizten da. Itzuli hasierako menura
- Slides: 5