22 Testua Antonio Aoveros Bilboko gotzainaren sermoia 1974
22. Testua Antonio Añoveros Bilboko gotzainaren sermoia (1974 -02 -24)
22. TESTUA: ANTONIO AÑOVEROS BILBOKO GOTZAINAREN SERMOIA (1974 -02 -24) Euskal Herriko biztanleen bizikidetzari eta gure elizbarrutiari kalte gehien egiten dien arazoetako bat euskal gatazka izenez ezaguna da. Zertan datza arazo hori? Oinarri-oinarrizkoa bakarrik aipatuta, honela azal daiteke: zenbait herritarrek, bakoitzak bere ñabardurekin bada ere, Euskal Herria zapalduta dagoela baieztatzen dute eta haren eskubideak aitor daitezen eskatzen dute; beste herritar batzuek, ordea, errefusatu egiten dute salaketa hori, haserre, eta egoera aldatzeko saio guztiak gizarte-sistemaren aurkako eraso larria direla aldarrikatzen dute. (…) Euskal herriak berariazko ezaugarri kultural eta espiritualak ditu, eta horien artetik nabarmentzekoa da milaka urte dauzkan hizkuntza. Ezaugarri berezi horiek berariazko nortasuna ematen diote herriari, egun Espainiako estatua osatzen duten herrien artean. Espainiako estatuko gainerako herriak bezalaxe, euskal herriak ere eskubide osoa du berezko nortasuna mantentzeko, bere ondare espirituala lantzeko eta garatzeko, inguruko herriekiko truke osasungarriari kalterik egin gabe, bidezko askatasuna aitortuko dion antolamendu soziopolitiko baten barruan. Baina, egungo egoeran, euskal herriak eskubide horretaz gozatzeko oztopo latzak ditu. Euskararen erabilera mugatua dago, nabarmen, maila guztietako irakaskuntzan eta komunikabideetan (prentsa, irratia, telebista). Adierazpen kulturalak ere bereizketarik gabe kontrolatzen dituzte. Elizbarrutiaren egoera zehatz honetan, Kristoren salbamena iragartzeko eta gogora ekartzeko, Elizak aholkua eta adorea eman behar ditu, behar bezala aldatzeko (…) gure herriko egoerak (…). Antonio Añoveros, “El cristianismo, mensaje de salvación para los pueblos”, 1974 ko otsailaren 24 an Bizkaiko elizetan irakurritako sermoia.
A) Testua kokatu: (testu mota, egilea, nori zuzendua zen, garaia…). Testu mota: Lehen mailako testua, sermoia hain zuen, beraz izaera erlijiosoa du, nahiz eta gai politiko eta sozialak ikutu. Non eta noiz idatzia : Bizkaian, 1974 ko otsailaren 24 an Egileak: Antonio Añoveros, Bilboko gotzaina. Nori zuzendua eta xedea: Testu publikoa da, euskaldunei dago zuzenduta, baina bereziki Bizkaiko fededunei.
B) Testuaren azterketa: Testuko ideia nagusiak aipatu • Testu honen ideia nagusia: Euskal Herriak dituen arazo eta oztopoak bere nortasuna bermatu ahal izateko. Beste herritar batzuk ordea, edozein aldaketa erregimenaren kontrako eraso bezala hartzen dute. • Garrantzi handiko beste ideia batzuk ere ageri dira: Euskal Herriak hainbat ezaugarri berezi dituela eta horiek mantentzeko eskubidea duela: Añoveros gotzainak nabarmenduko duen berezitasuna hizkuntzarena izango da. Bestetik berezitasun hori bermatzeko askatasuna izatea antolamendu politikoan • Bestalde, errepresio politikoaren eraginez, ezaugarri horiek bermatzea ezinezkoa dela salatzen du: hori dela-eta, arazoak eta liskarrak sortuko dira. Azkenik elizaren aholkua eta adorea erakusten du egoera aldatzeko.
C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu. • Eliza Erregimen frankistan estatu frankistarekin oinarri bat izan zen: nazionalkatolizismo delakoa. Francok Konkordatua berresteaz gain (1953), gotzainak aukeratzeko pribilegioa zuen, berak aurkeztu zituen hiru izen eta Vaticanok hiru hoietako bat aukeratzen • 60 ko hamarkada elizaren jarrera aldatzen hasi zen, alde batetik 1962. urtean Vaticano II. aren kontzilioan elizako antolakuntza modernizatzen hasi zen. Euskal Herrian horretaz gain, apaiz belaunaldi berri baten sorrera, oposizioaren zabaltze prozesua, gizartearen aldaketa progresiboek eta askatasun nahia izan ziren baita faktore erabakiorrak elizaren oposizioa erregimenari indartzeko. Horrela 1960. urtean Euskal Herriko egoera denuntziatzeko apaiz talde batek dokumentu bat sinatu zuten. Erregimenak errepresioarekin erantzun zuen beti bezala. • 1970 ko hamarkadan Añoveros gotzai nafarra izendatuko dute Bilboko apezpiku eta berarekin gertatuko da arazo larriena. Añoveros askatasunaren eta Euskal Herriaren eskubideen alde egiteko prest agertu egin zen beti (nafarra zen). Hortaz, erregimen frankistari gaizki atera zitzaion bere izendapena, uste zutelako Euskal Herriko elizak zuen erregimenaren kontrako jarrera bere bitartez kontrolatua zegoela. • Beraz, Frankismoaren azken urteetan, apaiz askoren jarrera, bereziki apaiz euskaldunena, oso borrokalaria eta indartsua izan zen erregimen frankistaren aurka. Testuinguru honetan idatzi zuen Añoverosek, hainbeste arazo ekarriko zuen sermoi hau.
D) Adierazi testuak duen garrantzia testua sortu zen garai historikoa ulertzeko. 4. IRUZKINA: • Testu honek garrantzia berezia du. Izan ere, egoera zailean eta erakunde oso boteretsu eta berezitik idatzita dago sermoia. Añoveros, Bilboko apezpiku eta erantzunkizun handiko pertsonak, oso ongi pentsatuta dagoen sermoi horrekin, erregimen autoritarioaren jarrera Euskal lurraldeekiko salatu egiten du. Euskal Herriak bere izaera berezia mantendu, defendatu eta garatzeko askatasuna duela onartu eta aldarrikatu egiten du. • Beraz, elizaren jarreran inflexio puntu bat da. Jarrera aldaketa nabarmen eta argi bat azaltzen duena. Elizak erregimen frankista babesteari utzi eta haren aurka ezartzen da. “Oposizioan” sartu egiten da. • Honako hau, erregimenarentzat kolpe gogorra eta latza da kolokan uzten baitu bere zilegitasuna. Honen ondorioen artean, Añoveros Espainiatik kanporatzeko saiakera dago. Baina ez zuten lortu. Honek elizak hartutako jarrera sendotu zuen.
- Slides: 6