2015 eko aurrekontuak aurkezpena GAIAK 2015 eko helburu
2015 eko aurrekontuak aurkezpena
GAIAK • • • 2015 eko helburu eta proiektu estrategikoak 2015 eko aurrekontuak lantzeko orduan izandako baldintzak 2015 eko aurrekontuaren azterketa kapituluka: Sarrerak 2015 eko aurrekontuaren azterketa kapituluka: Gastuak 2015 eko inbertsioak 2015 eko aurrekontuak batzordeka 2015 eko aurrekontu bateratua Azken urteetako aurrekontu, zor eta altxortegiko gerakinaren bilakaera
2015 eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK PERTSONALA Soldatek izoztuta jarraitzen dute legeak derrigortzen duelako. Lehenik eta behin, udal langileek egindako lana aitortu eta eskertu nahi dugu, azken urteetan soldata igo gabe euren lan-jarduna gogoz betetzen jarraitzen dutelako. 2011 tik 2015 era bitartean %3 ko eroste-ahalmena galdu dela kalkulatu da; portzentaia horri dagokion diru-kopurua horretarako sortutako partida batean sartu da. Pertsonal berria kontratatzen da eguneroko beharrei erantzuteko, izan ere, ezinbestekoa da Udalaren funtzionamendua bermatzeko. 2015 ean ondorengo kontratazioak egitea aurreikusten da: Arkitekto bat egun dagoenarekin elkarlanean aritzeko, eta haren esperientziarekin ikasteko. Atezain bat Martinez de Irala Ikastetxerako, egunean 2 orduko lan-jardunarekin; Administrari bat museorako; eta, azkenik, ingurumen teknikari bat lan-jardun erdiz. Ez dugu plaza finkorik aterako, egungo egoerak behartzen gaituelako. Pertsonal gastuek, %3, 2 ko igoera izan dute. Aurreko urtean ez zen langile berririk kontratatu, eta %1, 7 ko igoera izan genuen, igoera honi begetatiboa deritzo. Aurten begetatiboaz gain, kontratazio berriak daude.
2015 eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK GASTU ARRUNTA Kontsumoak murrizteko eta gastua arrazionalizatzeko ahalegin handia egin da. Martinez de Irala, ludoteka berria, etxe tutelatua eta Martokoko nagusien txokoa martxan daude, beraz, eraikin edo lokal horietako kontsumo gastuak kontuan hartu dira, eta, hala eta guztiz ere, kapitulu honetako gastua jaitsi egin da, iaztik hona. Gastu arrunten kapituluak %0, 4 jaitsiera izan du. Energia planean jasotako hainbat inbertsio egingo dira kontsumoak murrizteko: ○Ledak jartzen jarraituko dugu. ○ Leihoak aldatu dira San Martin Ikastetxean. Aurten egindako inbertsioekin solairu oso bat geratuko da aldatuta. ○ Uraren sarean izandako esku-hartzeen ondorioz, kontsumo-galerak kontrolatu dira, eta murriztu. Aurten ere 150. 000 euroko inbertsioak egingo dira uraren sarea berritzeko. ○ Agorrosingo instalakuntzetan egindako inbertsioei esker murriztu egingo dira kontsumoak; aurten aurreratuko den urarekin futbol zelaia ureztatuko da, eta kaleak garbitzeko ur-hartunea jarriko da. ○ Aseguruen kontratazioen zenbatekoa asko jaitsiko da. ○ Telefono gastuetan aurrezpen handia aurreikusten da. ○ Hondakinen kudeaketa: kanpoko kontratazioak murriztu egin dira, zuhurtasunez jokatu izanaren adierazgarri. Kostua joan zen urtean aurreikusitakoa baino txikiagoa izan da. 2014 ko exekuzioan murrizketa egon da, eta aurten ere horrela izatea
2015 eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK TRANSFERENTZIA ARRUNTAK Transferentzia arruntak nabarmen igo dira, % 11. Arrazoi nagusia, Mizpirualde Egoitzari eginiko transferentzia da. Eusko Jaurlaritzaren legedia betetzeak bederatzi plaza murriztea ekarri du, 108 tik 99 ra, izan ere, logelen laurdena bakarkakoa izatea eskatzen du legediak. Derrigorrezkoa da aldaketa hauek egitea etorkizunean Foru Aldundiak Mizpirualde Egoitzaren kudeaketa bere gain hartuko badu, behintzat. Egoiliar kopurua jaitsi bada ere, gastuetan ez da murrizketarik izan; sarrerak, aitzitik, modu esanguratsuan jaitsi dira. Alde hori Elgeta, Antzuola eta Bergarako udalok hartu behar izan dugu gure gain. Bergarakoari %48 ko igoera (160. 000 €) igoera ekarri dio iazkoarekin alderaztuz gero. Diru asko da, baina urte batzuetarako izango da bakarrik, Diputazioak bere esku hartu arte, alegia, bakoitzak bere eskuduntzak bereganatu arte; izan ere, orain ez dago aitzakiarik, baldintzak bete egiten ditu eta. Musika Eskolari egindako ekarpena igo egin da Jaurlaritzako ekarpena jaitsi egin delako. Udal Euskaltegiari egindako ekarpena ere igo egin da. Arrizuriaga Jauregia, UNEDen egoitza izango dena, egokitu egingo da, eta Udalak 329. 000 euro inguru ordainduko ditu.
2015 eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK KULTURA Errege seminarioko kultura aretoa: nahiz eta zatirik handiena aurreko urteetako aurrekontuetatik gordeta eduki, 800. 000 euro, bergararrontzat proiektu estrategikoa izango da, eta obrak 2015 ean burutuko dira. Aurten 300. 000 euroko partida bat sortu dugu ekipamendurako, alegia, beharrezkoak ikusten diren osagarriak estaltzeko. Guztira 1. 100. 000 euro. Liburutegia: oinarrizko zerbitzua lehenengo solairura jaitsi dugu guztion eskura egon dadin.
2015 eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK KIROLAK Kapital transferentzietan igoera izan dugu. Bihargintza: Agorrosinen ludotekak lagako duen lekua gimnasioa egiteko erabiliko da. Bestalde, frontoian eta kiroldegian derrigorrezkoak diren auto-babes planak betetzeko derrigorrezko hainbat obra burutuko dira. Labegaraietako ur-kanala egiteko 38. 000 € aurreikusi dira.
2015 eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK HIRIGINTZA San Antonio kaleko azken etxea erosi, eraitsi eta eremua urbanizatzea dago aurreikusita. Alde zaharreko irisgarritasuna hobetu eta oinezkoen bidea egiteko proiektua bultzatzea: Bidekurutzetako irisgarritasuna hobetzeko lanen kontratazioa lehiaketa fasean dago jada. San Martin plaza, Ariznoa plaza eta Mizpirualde Egoitzaren arteko irisgarritasuna hobetzeko igogailuak jarriko dira, eta proiektua idatzita dagoeneko. Aurrekontua zehaztu eta gero, 2014 ko gerakinarekin obra hau burutzen hastea da gure helburutako bat. Mugikortasuna hobetzeko helburuarekin lan taldea sortu da, eta bidegorri sarea garatzeko proiektuen idazketak esleituta daude, eta hauen arabera hainbat obra burutuko dira. Alokairu soziala sustatzeko, 100. 000 euroko partida sortu da aurten ere. Pilotalkuko gunea berrantolatu eta estalitako zabuak (ziburuak) egiteko proiektua egingo da, eta hango soberakinetik obra exekutatuko da.
2015 eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK OBRA ETA ZERBITZUAK Amillaga eta Agorrosingo biribilguneak bukatuko ditugu. Led argiak jartzen jarraituko dugu. Hainbat zoladura lan burutuko dira.
2015 eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK INGURUNEA San Joxepe gainean baratzak egiteko proiektua egin eta zati bat exekutatzeko 55. 000 euro jarri ditugu. Pagola Loiti proiektuaren beste fase bat burutuko da. Lur azpiko edukiontziak kendu egingo dira, arriskua eta gastua ekartzen dutelako. Energia plana bukatu da, eta bertan zehaztutako ekintza batzuk burutzeko diru-kopuru bat aurreikusi dugu.
2015 eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK MUSEOA Lanean jarraituko dugu, aurten irekitzeko. Museoaren proiektua abian jartzeko, 2013 eta 1014 an zehar inbertsioak egiteko aurreikusitakotik bideratu dira 381. 061, 86 euro. Horretaz gain, udal teknikarien irizpideak jarraituz, udal langileek eta langabezia poltsatik hartutako langileek egin dituzte egokitzapen obra gehienak. Museoa ekainean irekiko den arren, martxotik aurrera aurkezpen saioak antolatu dira. Bisita hauen helburua herritarrei eta interesdunei bilduma eta proiektua ezagutzera ematea da. Jarduera hauek ahalbideratzeko 34. 000 euro aurreikusi dira.
2015 eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK EUSKARA Ahozkotasuna lantzeko klusterra jarriko da abian. Bertsolaritza lantzeko klaseak emango dira urte guztian eskoletan. HEZKUNTZA Bergarako curriculum-a lantzeko asmoa daukagu hezkuntza eragileekin eta Laboratorium museoarekin elkarlanean.
2015 eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK GIZARTE ONGIZATEA Etxez etxeko laguntza hobetzeko 10. 000 euro aurreikusi dira. Sozioekonomia arloa, enplegurako dirua: ○ Berelan (20. 000 €), ○ Enpresare (20. 000 €) , ○ Merkataritza sustatzeko, Bergara Bizi programa, Bedelkar eta tabernak (30. 000 €) ○ Lehen sektorea bultzatzeko azoka barne. ○ Ekintzailetasuna sustatzeko 2014 ko aurrekontutik 48. 000 €. ○ Langabetuei formakuntza emateko, 70. 000 € materialetarako eta 25. 000 € irakaskuntzarako. Guztira 165. 000 euro aurreikusten dira, eta honi 2014 tik gordeta dauzkagun beste 48. 000 euro gehitu behar zaizkio.
2015 eko HELBURU ETA PROIEKTU ESTRATEGIKOAK AUZOAK Osintxu: Azterketa sozio urbanistikoa egiten ari gara, eta azterketaren arabera diseinatuko den proiektua burutzeko 30. 000 € aurreikusi dira. Baserri bideetarako 100. 000 € aurreikusi ditugu aurten. Angiozar: GHKrekin Hitzarmena sinatuko da, eta jasotako diru guztia auzotarrekin elkarlanean zehaztutako proiektuak ordaintzeko erabiliko da.
2015 eko AURREKONTUAK Kontu-hartzailearen azalpen ekonomiko-finantzieroak irakurtzeko klikatu ondorengo esteketan: § Aurrekontua partidaz partida § Ekonomi eta Finantza txostena: § euskaraz § gaztelaniaz §Txosten Orokorra: § euskaraz § gaztelaniaz Datuak handitzeko klikatu taula gainean
2015 eko AURREKONTUAK GASTUAK
2015 eko AURREKONTUAK SARRERAK
2015 eko AURREKONTUAK EMAITZA ARRUNTA ETA FINANTZA ZAMA
2015 eko AURREKONTUAK AURREKONTUAREN OREKA ETA OREKA OROKORRA
2015 eko AURREKONTUAK LANTZEKO ORDUAN IZAN DITUGUN BALDINTZAK • Aurreko urteetan bezala krisi ekonomikoak eta lege berriek baldintzatutako aurrekontuak dira aurtengoak ere. • Aurrekontu osoak %0, 1 eko igoera du. Beraz, iazkoaren antzekoa da.
2015 eko AURREKONTUAREN AZTERKETA KAPITULUKA: SARRERAK § § Foru Fondoarentzat Foru Aldundiak egindako aurreikuspena eman dugu ontzat (8. 861. 800 €). Horrela transferentzia arrunten kapitulua (4. kapitulua) aurreko urtekoarekin alderatuta %3, 8 igo da. Zerga zuzenak eta tasak, gehienak, ez genituen igo ordenantzetan. Bien batuketak %0, 2 ko jaitsiera ematen du aurrekontuetan. 2014 urteko KPIa %0, 7 izan zen EAEn; beraz, gure zerga eta tasak KPIaren goitik ibili dira. Zeharkako zergak (Hirigintzako obrengatik jasotako zergak), 2015 ean %141, 9 ko igoera dute. Inbertsioak inorenganatzea ( 6. kapitulua, ondasun salmentak eta hirigintzako aprobetxamenduak) %81 jaitsi da. KONTZEPTUA AURREIKUSPENA Lursailen salmenta (609) 1 Beste ondasunen salmenta (614) 130. 500 Hiritartze kuotak (650) Mekolalde 43. 000 Hirigintza aprobetxamendua (651) 1
2015 eko AURREKONTUAREN AZTERKETA KAPITULUKA: SARRERAK Kapital transferentziak 246. 303 € igo dira. Aurreikusitako transferentziak honakoak dira: – – 347. 500 € 63. 600 € 36. 000 € 3€ Eusko Jaurlaritzatik Foru Aldunditik Mendi Nekazaritzatik Beste erakundeetatik, familia eta enpresak 8. kapituluan, udal langileen aparteko sariak, “estrak”, eta soldatak aurreratzeko sortu da 275. 000 euroko partida. Sarrera eta gastuen artean konpentsatutako aurrerapena da. Legeak, gehienez, amortizatzen dugunaren adinako kreditua eskatzeko baimena ematen digu; 1, 351 milioiko kreditua eskatzea aurreikusten da 9. kapituluan, hau da, iazko berdina. Aurten, printzipioz, amortizatzen dugun adinako kreditua eskatzea aurreikusten da. Beraz, ez da aurreikusten zorra murriztea, eta 8, 267 milioikoa izaten jarraituko du, 2014 ean bezala.
2015 eko AURREKONTUAREN AZTERKETA KAPITULUKA: GASTUAK § Langileen gastua %3, 2 igo da. - Langileen soldatek berdin jarraitzen dute; 2015 ean ere ez da igoerarik aurreikusten. - Lan-kontratazio finko berriak aurreikusten dira. § Ondasun arruntak eta zerbitzuetako gastuak %0, 4 jaitsi dira. § 2012 an kontratatutako maileguaren gabealdia (karentzia) bukatu denez, aurten iaz baino %3, 4 gehiago ordainduko da interesetan.
2015 eko AURREKONTUAREN AZTERKETA KAPITULUKA: GASTUAK • Transferentzia arruntak: Ematen ditugun diru laguntzak (talde politikoak, kultura, kirol hezkuntza, auzoak e. a), eta Mankomunitateari, Udal Euskaltegiari nahiz Mizpirualderi egin beharreko ekarpenak %9, 3 igo dira (201. 713 €): • • Talde politikoen ekarpenek ez dute gorabeherarik izan. Mankomunitateko turismoko ekarpena 8. 900€ igo da. Mankomunitateko Suradesa zerbitzua 630€ igo da. Mankomunitateko heziketa okupazionaleko partida 4. 115€ igo da. Hezkuntzan eskolei eman beharreko ekarpena 20. 490€ igo da. Udal Euskaltegiko ekarpena 9. 562€ igo da. Kultur taldeei emandako diru laguntzek ez dute gorabeherarik izan. • GASTU ARRUNTAK %2, 4 IGO DIRA, GUZTIRA.
2015 eko AURREKONTUAREN AZTERKETA KAPITULUKA: GASTUAK • Kapital-transferentziak (Kontsortzioari, Mankomunitateari, Udal Euskaltegiari, Bihargintzari eta partikularrei inbertsiotarako eman beharrekoak) %57, 8 igo dira, hau da, 326. 500 euro: • Mankomunitateko zabor zerbitzua 30. 345 euro jaitsi da. • Bihargintzari inbertsiotarako emandako dirua 28. 110 euro igo da. • UNEDeko obra egiteko 329. 000 euroko ekarpena aurreikusi da.
2015 eko AURREKONTUAREN AZTERKETA KAPITULUKA: GASTUAK • 8. kapitulua: udal langileen soldatak eta aparteko sariak (estrak) aurreratzeko partida 275. 000 eurokoa da. Sarrera eta gastuen artean konpentsatuta dago aurrerapen hau. • Finantza pasiboak (9. kapitulua, kredituaren amortizazioa): Maileguen amortizazioak ordaintzeko, joan zen urtean bezala, 1. 351. 080 euro behar dira aurten ere.
2015 eko AURREKONTUAK INBERTSIOAK § 2015 ean inbertsioetara aurrekontu osoaren %7, 9 bideratuko da; iazkoarekin (2014) alderatzen badugu, %29, 6 (718. 991 € ) jaitsi dela ohartuko gara. Guztira, 1. 708. 923 euro: ü ü ü Kultur lokalak (300. 000 €) Argiteria publikoa (40. 000 €) Hirigunearen zoladura (30. 000 €) Kirol eraikin eta instalazioak (101. 360 €) Baserri bidea konpontzea (100. 000 €) Urbanizazioak (218. 653 €) Herri barruko bidegorri-sarea hobetzeko plana (100. 000 €). Auzoetako ekipamenduak (125. 000 €). Jolas parkea egokitzea (20. 000 €). Ur zikinak bideratzea (40. 000 €). Lursailen erosketa (55. 000 €)
2015 eko AURREKONTUAK INBERTSIOAK Azkenik, kirol instalazioak (pilotalekuak, Agorrosin. . . ) konpontzeko bideratutako zenbatekoen partidak aipatuko ditugu: Inbertsioak ikusteko klikatu hurrengo esteka: Inbetsioak 2015 (informazio iturria: partidaz partidako aurrekontua, 6. kapitulua)
2015 eko AURREKONTUAK BATZORDEKA Datuak handitzeko klikatu hemen
2015 eko AURREKONTUAK BATZORDEKA Aurrekontu funtzionala (partidaz partidakoa) ikusteko klikatu hemen
2015 eko AURREKONTUAK BATZORDEKA
2014 eta 2015 eko AURREKONTUAK BATZORDEKA
2015 eko AURREKONTUAK BATZORDEKA § Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL). Gastu honek bi atal ditu: ü Jaurlaritzak egiten digun ekarpena: 94. 000 €. ü Udal ekarpen propioa: 51. 000 €. § GLLak bi kontzeptutan banatzen ditu Eusko Jaurlaritzak. Alde batetik, hipoteka ordaintzeko diru laguntzak, eta bestetik, alokairua eta mantentzeak (gasa , argindarra. . . ) ordaintzeko laguntzak. § Nahiz eta bere eskumenekoa ez izan, Bergarako Udalak bere gain hartu du Jaurlaritzak hartzen ez duen gastu zatia.
2015 eko AURREKONTUAK BATZORDEKA • Gizarte ongizateko atala %6, 1 igo da, 139. 712 euro. Krisi egoera honetan ongizateko atalari eustea, edo ahal den neurrian, hobetzea izan da gure helburua. • Zabor bilketa zerbitzua: %8, 2 ko jaitsiera aurreikusi da, 151. 735 euro. Aurten bilketa sistema aldatzeko erabiliko dira. • Kale garbiketa zerbitzua : %7, 1 eko igoera aurreikusi da, 55. 675 euro. • Kirol zerbitzua: %10 eko igoera dago.
2015 eko AURREKONTUAK BATZORDEKA • Finantza gastuak 6. 200 euro jaitsi dira, % 0, 4. • Auzo eta mendien partida %3, 1 jaitsi da, 15. 210 euro. • Obra eta Zerbitzuak sailak %3 ko jaitsiera du, 175. 151 euro. • E-administrazioa atalak %35, 4 ko igoera du, 23. 150 euro. • Hirigintza arloan %35, 2 ko jaitsiera egon da.
2015 eko AURREKONTU BATERATUA
2015 eko AURREKONTU BATERATUA BERGARAKO UDALA ETA BERE ERAKUNDEAK LABURPENA Udal Euskaltegiko aurrekontu zehaztua ikusteko klikatu: Udal Euskaltegia 2015 Mizpirualdeko aurrekontu zehaztua ikusteko klikatu: Mizpirualde 2015 Bihargintzako aurrekontua ikusteko klikatu: Bihargintza 2015
2015 eko AURREKONTU, ZOR ETA ALTXORTEGIKO GERAKINAREN BILAKAERA (mila €tan) Udalaren zorraren datuak ikusteko klikatu Finantza taula. Altxortegiko gerakina ezagutzeko klikatu Altxortegiko gerakina. Egoera ekonomikoak uzten digunerako, alegia, 2012 an ordaindu ez ziren langileen soldata estrak ordaindu ahal izateko, 350. 000 € gorde dira.
2015 eko AURREKONTU, ZOR ETA ALTXORTEGIKO BILAKAERA (mila €tan) Datuak ikusteko klikatu hemen
- Slides: 39