2007 2009 Immigrazioari buruzko II Euskal Plana Immigrazioa
2007 -2009 Immigrazioari buruzko II. Euskal Plana
Immigrazioa Euskadin -86. 000 etorkin inguru erroldatu dira euskal udalerrietan. Horien % 70 egoera erregularrean dago. -Hiri-eremuetan kontzentratzen da bereziki, 3 euskal hiriburuetan. -Araba -Bizkaia -Gipuzkoa % 20’ 8 % 49’ 7 % 29’ 5 -Immigrazioaren tamaina txikia da, bai zenbaki absolututan bai ehunekotan, bertako biztanleriaren aldean. Alabaina, immigrazioa etengabe gora egiten ari da Euskadin, abiada bizian gainera, eta aurreikustekoa da joera horrek bizirik jarraituko duela epe labur-ertainean. -EAEn 160 nazionalitatetako pertsonak bizi dira, eta Erkidegotik kanpoko immigrazioak gorakada handia izan du. -Sexuen arteko oreka (Erdialdeko Amerikatik, Hegoa Amerikatik eta Erkidegotik kanpoko Europatik datozenen artean emakumeak gehiago dira gizonak baino; Erkidegoko Europatik eta Afrikatik datozenen artean, aldiz, gizonezkoak dira nagusi). -Etorkinen % 80 k 18 urtetik 65 urtera arteko adina (lanerako adina) dauka. % 75 ek, berriz, 25 urtetik 54 urtera arteko adina dauka. -Euskadiko etorkinen % 75 ek lan egiten du, bereziki lehen sektorean, eraikuntzan, industrian eta zerbitzuetan (etxeko zerbitzuan eta ostalaritzan). Normalean kualifikazio eta prestigio sozial txikiko enpleguetan jarduten dute, bertakoek enplegu horien eskaintza osoa betetzen ez dutelako. Euskadin erroldatutako etorkinen % 50 gutxi gorabehera Gizarte Segurantzari afiliatua dago.
Immigrazioari buruzko Euskal Plana (I eta II) -Erreminta honek hainbat neurri eta jardun bildu eta antolatzen ditu, Planaren helburu nagusia, hau da, etorkinak gizarteratzea, lortzeko. -Immigrazioari buruzko erakunde-politika ordenatu eta antolatzen du, nazionalitateagatiko edozein diskriminazio ezabatzeko, eta pertsona guztien eskubide zibil, politiko, ekonomiko, sozial edo kulturalak bete daitezen bermatzeko. -Immigrazioari buruzko euskal politika honako uste honetatik abiatzen da: immigrazioa fenomeno naturala, positiboa eta beharrezkoa da, eta harrera-gizartea (euskal gizartea, kasu honetan) aberasten laguntzen du. -Kulturartekotasunean aurrera egitea da helburua, baita etorkinak erabat gizartera daitezen lortzea ere. -Horretarako, herritartasun barne-hartzaileko estatutu berria onartu behar zaie etorkinei, herritartasuna nazionalitateari ez, baizik eta bizilekuari lotuz. -Erabateko gizarteratzea eta irregulartasun-egoerak bateraezinak dira.
Immigrazioari buruzko I. Euskal Plana (ebaluazioa) -Udal-oinarriko etorkinen arretarako sarea garatu eta finkatzea. Euskal hiru hiriburuek eta Euskadiko udalerri nagusiek (Gasteizek, Bilbok, Barakaldok, Getxok, Ermuak, Busturialdeko Mankomunitateak, Lea-Artibaiko Mankomunitateak, Donostiak, Pasaiak, Irunek, Eibarrek, Hernanik, Durangok, Tolosaldeak, Basaurik eta Goierriko eskualdeak), hau da, Euskadiko etorkinen % 70 k, bat egin dute sarearekin. Plangintza-eredu baten oinarriak ezarri dira, eta horrek tokiko erakundeei ahalbidetu die Immigrazioari buruzko Tokiko Planak lantzea. -Immigrazioari buruzko euskal politikaren esparru nuklearretan esku hartzeko programak sortu eta garatzea: -Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokia. -Immigrazioaren fenomenoa Euskadin zertan den jakiteko, aztertzeko eta baloratzeko ikerketa-tresna. -Heldu, Etorkinentzako laguntza sozio-juridikoaren zerbitzua. -Etorkinen bizileku- eta lan-baimenen eskabideei buruzko informazioa, aholkularitza, laguntza eta tramitazioa. - Biltzen, Gizarteratzeko eta kulturen arteko bizikidetzarako zerbitzua. -Immigrazioaren Euskal Foroa abian jartzea, gizarteak parte hartzeko aukera izan dezan immigrazioari buruzko politikak garatzerakoan.
Immigrazioari buruzko II. Euskal Plana (I) • Plan horrek I. Planak ezarritako lanaren eta esku-hartzearen ildotik jarraituko du, orain artean lortutakoa indartu eta sendotzeko. -Etorkinen Arreta Sare Publikoa zabaltzea, eta beharrezko teknikarien prestakuntza sustatzea. -Euskal gizartea migrazio-prozesuen alderdi positibo eta aberasgarriekiko sentsibilizatu beharra dagoela azpimarratzea, eta etorkinek euskal gizartean parte har dezaten sustatu eta erraztea. -Etorkinak gizarteratzearen eta laneratzearen aldeko apustu garbia, euskal gizartean bete-betean txertatzeko funtsezkoa den aldetik: -Etorkinak lan-merkatuan berdintasun-baldintzetan eta modu normalizatuan txertatzearen alde lan egitea, hau da, gizarte-segurantzaren kotizazioak eta zergak ordaintzea, kontsumoa handitzea, eta etorkina bizi den gizartea aberastea. -Euskadiko etorkinak gizarte-laguntzei esker bizirauten dutelako uste okerra errotik kentzea. -Baterako garapenaren lan-ildoa indartzea. -Etorkinen jatorrizko eremuen eta Euskadiren arteko harremanak indartzea. -Atzerritarrek beren jatorrizko herrialdeetako garapen-proiektuetan zuzenean parte har dezaten sustatzea. -Bidalketak aprobetxatzea, etorkinen jatorrizko herrialdeen garapena sustatzearren.
Immigrazioari buruzko II. Euskal Plana (II) -Zenbait esparrutan (juridikoan, sozio-laboralean, informazioan eta kulturen arteko bitartekotzan) esku hartzeko programak finkatzea. -Ikuspegi, Immigrazioaren Euskal Behatokia. -Inkesta- eta azterlan-kopurua handitzea, Euskadiko immigrazioaren errealitatea eta euskal herritarrek fenomeno horren aurrean hartzen dituzten jarrerak hobeto ezagutzeko. -Heldu, Etorkinentzako laguntza sozio-juridikoaren zerbitzua. -Zerbitzua sendotzea, esku-hartze esparruak zabalduz Funtsezko Eskubideak haustearen ondorioz laguntza juridikoa beharrezkoa den kasuetara (Euskadiko etorkinei berriki egin zaien maula masiboaren kasura, esaterako), interes publikoaren mesedetan. -Biltzen, Gizarteratzeko eta kulturen arteko bizikidetzarako zerbitzua. -Euskal gizartearen zenbait esparrutan (hezkuntzan, osasunean eta abar) gizarteratzea eta kulturartekotasuna errazteko kanalak ezartzea eta prozesuak lantzea.
- Slides: 6