16 testua KONTZERTU EKONOMIKOAK INDARGABETZEKO DEKRETUA 1937 ko
16 testua. KONTZERTU EKONOMIKOAK INDARGABETZEKO DEKRETUA (1937 ko ekainaren 23 an)
21. TESTUA. KONTZERTU EKONOMIKOAK EZEZTATZEA Euskal herriko probintzietan ekonomia arloan indarrean dagoen sistema itunduak pribilegio nabarmena du erregimen arruntari lotutako gainerako lurralde nazionalarekiko, baina ez probintzia horietako Aldundiek arlo horretan duten autonomia zabalagatik bakarrik, probintzia horietako zergapekoak karga publikoak altxatzeko egin behar duten ahalegin txikiagoagatik baizik (. . . ). Kontzertua mesedegarri izan zuten askok ahaztu egin zuten botere publikoak eman zien zarrastelkeria eta, Gipuzkoan eta Bizkaian, armak hartu zituzten uztailaren 17 an abiarazitako Mugimendu Nazionalaren aurka eta traizioz erantzun zioten salbuespenezko eskuzabaltasunari (. . . ). Zerga eta administrazio erregimenaren berezitasunak bere izaera nazionala eta Aberriaren patu komunarekiko atxikipenaren suhartasuna gero eta gehiago goraipatzeko balio izan du hainbat probintziatan, esaterako, Nafarroa txit leialean. Beste batzuetan, aldiz, Espainiaren aurkako politika baldarra egiteko balio izan du eta zirkunstantzia horrek (…), kalte larriak eragiteko tresna gisa erabili zuten sistemari amaiera jartzera behartzen du. Gogoeta beraien arabera, Arabako probintzian gaur egun indarrean dagoen sistemak jarraitu egin behar du (…) (. . ) Horren kariaz, honako hau XEDATZEN DUT: Lehen artikulua. Datorren uztailaren batetik aurrera, estatuko kontribuzio, errenta eta zerga arrunt eta berezi guztien kudeaketa bilketa Gipuzkoa eta Bizkaia probintzietan egingo da, indarrean dagoen erregimen erkidearen arabera (…). Beraz, indargabetuta geratuko da lehen adierazitako datatik aurrera ekonomia arloan Aldundiekin itundutako eta gaur egun indarrean zegoen erregimena. Burgosen, mila bederatziehun eta hogeita hamazazpiko ekainaren hogeita hiruan. FRANCISCO FRANCO Estatuko Aldizkari Ofizialaren 247. alea, 1937 koekainaren 24 koa.
A) Testua kokatu: (testu mota, egilea, nori zuzendua zen, garaia…). Testu mota: Testu historiko, bando nazionaleko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua lege bat da beraz, izaera juridikoa du. Non eta noiz idatzia : Lege hau, 1937 ko ekainaren 23 an egina eta 24 an argitaratua Burgosen (Gobernu Nazionalaren hiria). Egileak: Francisco Franco (Ferrol, 1892 -1975), momentu honetan gerran dauden Bando Nazionaleko estatu burua. Bando nazionalak kontrolatzen dituen lurraldeen burua eta armadaren “Generalisimoa" Nori zuzendua eta xedea: Espainiar guztiei bideratutako testua, baina une horretan , Bando Nazionalak kontrolatzen dituen eremuetako biztanleei, eta bereziki Euskal Herrikoei, bertako biztanleei eragiten die eta.
B) Testuaren azterketa: Testuko ideia nagusiak aipatu. • Testuaren deia nagusia, Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako egoera ekonomiko bereziak, pribilegio hutsak direla esatea da (“dagoen sistema itunduak pribilegio nabarmena du…”), batetik ekonomia arloan Alduendiek duten autonomiagatik, eta bestetik gainontzeko espainolak baino zerga gutxiago ordaintzen dutelako (“ahalegin txikiagoagatik …”). • Pribilegio horiek (pribilegioak izatea azpimarratzen da), Gipuzkoak eta Bizkaiak, Espainia traizionatzeko erabili dute eta Mugimendu Nazionalaren aurka armak hartzeko. • Egoera horretan kontutan izanik Gipuzkoa eta Bizkaia ez dutela altxamendu nazionalarekin bat egin eta beraz probintzia traidoreak izan direla , lege honen bitartez galdu egingo dituzte pribilegio hoiek. • Leial izan diren probintziak berriz, Araba eta Nafarroa, egoera berezi horrekin jarraituko dute.
C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu. • Liberalismoak ekarritako iraultza eta aldaketa sakonen ondorioz, Euskal Probintzietan krisi handia sortua zen XIX. mendean liberal printzipioak talka egingo dutelako Euskal Herriko sistema foralarekin. Hori dela eta Foruen defentsan altxatu egin ziren euskaldun asko behin eta berriz, Gerra Karlistak dira horren adibide garrantzitsuena. • Errestaurazio garaian , Cánovas del Castillo azken gerra karlista irabazi eta probintzia hauetako Foruak ezabatu zituen, hauen ordez, finantziazio sistema berezi eta partikular bat ezarriz, Kontzertu Ekonomikoa. Nolabaiteko autonomia ematen zion Probintzia bakoitzeko Aldundiari zergak jaso eta kudeatzeko. Kontzertu Ekonomikoak beraz, garrantzi ekonomikoa izatez aparte, garrantzi haundia izango zuen Euskal Herriaren garapen industrialean, bazuen ere garrantzi sinboliko bat euskal nazionalistentzat. • 1936 an, militar batzuk eta eskuineko indarrak Errepublikako gobernuaren kontra altxatu eta gerra hasiko zuten (1936 ko uztailaren 18 -19 an), sistema aldatu nahian. Altxamendu horrek ez du lortuko bere helburua eta bi bandoen arteko gerra piztuko da, Gerra Zibila (1936 -1939). • Legea argitaratzen denerako protagonista diren bi probintziak Gipuzkoa eta Bizkaia, errenditu dira, nazionalek Gipuzkoa 36 ko urrian konkistatu ondoren eta Bilboko “burdin gerria” 27 ko ekainean gainditu ondoren. Nazionalen hasierako helburua, altxamenduaren arrakasta azkarrak porrot egin ondoren, Madrilen konkista izan bazen, honen defentsa sutsuak Franco eta Molaren estrategia aldaketa ekarri zuen eta iparraldeko industria eta aberastasuna lortzeko erasoa iparraldera bideratu zuten. Errepublikarekin lerratutako bi probintzia hauek kontrolatzea iparraldeko eremu indutrisiderurgiko garrantzitsua kontrolatzea izan zen.
D) Iruzkina eta ondorioak: Adierazi testuak duen garrantzia testua sortu zen garai historikoa ulertzeko. • Dokumentu honetan ikus dezakegu Frankok, gerra garaian eta ia berrogei urtez jarraituko dion diktadura osoan zehar, “Probintzia traidoreekiko” izango duen jarrera. Hauek, beraien “eskubide historikoak” guztiz galduko dituzte. Alde batetik, bere zentralismoak, nazio eta estatu kontzeptuak ez ditu onartzen egoera bereziak estatuaren barruan. Baina garrantzi handiagoa duena, onartuko ez duena Probintzia horiek egindako “traizioa” izango da. Hau da, altxamenduaren aurka azaldu izana. Are gehiago, bai Kontzertu Ekonomikoa, baita beste moduan Probintzia hauen egoera “pribilegiozkoa” izan dela uste duelako. • Ideia honetan oinarritzen du Frankok bere erabakia, probintzia hauek traidoreak izatea, zigortu behar izatea ekartzen du. Kasu honetan zigor hori, Kontzertu Ekonomikoaren galera izango da, Nafarroa eta Arabak berriz, leialtasuna erakustearen ondorio bezala, mantenduko duten bezala. • Frankoren jarrera dokumentu honetan, ez da bertan geldituko, probintzia traidoreak izendatzea ondorio gogorrago eta luzeagoak izango ditu: gizarte zibilaren aurkako errepresio gogorra, euskal elizaren aurkako errepresioa, askatasunen galera, euskal kultura eta hizkuntzaren debekua. • Franco hil eta gero Konstituzio Demokratikoak (1978) agintzen zuen bezala, Autonomia Estatutua (1979) eta , 1981 ean Kontzertua Ekonomikoak berreskuratuko dira. Frankismoan zehar Nafarroa eta Araba “provincias exentas” izan ziren, Kontzertuen onurak izanik Testua oso garrantzitsua da ikusteko Francok traiziotzat hartu zuela Bizkaia eta Gipuzkoa Errepublikari leial mantentzea, are ta gehiago euskal gizartea nagusiki oso erlijioso eta tradizionala zelako. Traizio hau ez zeun Frankok barkatuko, eta diktadura garaian probintzia huetan eramandako politika errepresiboan gauzatuko zen. •
- Slides: 6