10 testua Vicente Blasco Ibaezen EL intruso eleberriaren
10. testua Vicente Blasco Ibañezen “EL intruso” eleberriaren pasartea (1904)
10. TESTUA VICENTE BLASCO IBÁÑEZEN “EL INTRUSO” ELEBARRIAREN PASARTEA (1904) “Peoien etxea” zen, meatze-mendietako aterpetxe ziztrina, eta jornalariak han bizi ziren, pilatuta. (…) Arestik zulo hartan igarotako gauetan pentsatu zuen, tristuraz beteta. Peoiak abailduta iristen ziren, egun osoa ematen baitzuten barrenatzeko makinek ateratako blokeak apurtzen, bagonetak harritzarrez betetzen, meabiltegira eramaten eta mea-biltegitik ekartzen. Babarrunak, patatak eta bakailao edo urdail pixka bat afalduta, gelaxka hartan egiten zuten lo, izerdiz edo euriz bustitako jantziak soinean zituztela; botak bakarrik eranzten zituzten; jaka ere bai, batzuetan. Eskuez uki zitekeen sabai haren azpian, airea ez zen mugitzen, eta ordu gutxi batzuk igaro ostean, ezin arnastuzkoa bilakatzen zen, hainbeste gorputzen lurrunak loditua eta zikinkeria-usainez josia. Kamainen tolesetan, egurrezko junturetan nahiz sabaiko zuloetan bizi ziren bizkarroiak ehizara ateratzen ziren, beroak suspertuta, eta nekeak eraginda lozorroan zeuden gorputz bizigabeekin anker jokatzen zuten, iluntasunaren babesean. Gau ekaiztsuetan, zirrikitu eta arrailetatik sartu eta batetik bestera ibiltzen haizea, etxezuloa behera botatzeko zorian. Halakoetan, gorputz jantzi eta kirasdunak elkarren bila aritzen ziren, beroa lortu nahian. Izerdiak elkartu egiten ziren eta arnasak nahasi; zikinkeria anaiartekoa zen. (…) Harrobia zen langile asaldatzaileen etsairik gogorrena. Lurpeko meazuloetako arriskuei aurre egiteko, maisutasuna beharrezkoa zen, hortaz, ez zen erraza hango langileen ordezkoak bilatzea, irakatsi egin behar baitzitzaien ofizioa. Baina Enkarterri emankorretan burdinak mendiak osatzen ditu: ustiaketa kanpoaldean egiten da; harria atera, jaso eta eraman, ez da besterik egin behar; zulatu eta apurtu, ereiteko lurretan bezalaxe. Goseak bultzatuta, etengabe iristen ziren peoiak, multzo handitan, eta gehiegikerien aurka protestaka lanpostua utzi zutenak ordezkatzen zituzten, ahaleginik egin gabe. Gizonen etorrera etengabea eteten ez bazen, Enkarterrietako langileak behin eta berriz ordezkatzen bazituzten, zaila zen lan hark merezi zituen eskubideak eskuratzea. Vicente Blasco Ibáñez, El intruso, Valentzia, 1904.
A) Testuaren sailkapena: Testu mota: Lehen mailako, testu narratiboa, hain zuzen “El intruso” eleberria. Izaera sozial-politikoa. Non eta noiz idatzia: Nori zuzendua eta xedea: Testua Valentzian dago idatzia 1904 an eta publikoari dago zuzendua, xedea nobela sozial bat idaztea izango zen, langileriaren bizi baldintzak agertzea izango direlarik gai nagusia.
B) Testuaren funtsezko ideiak azpimarkatzea. Testuaren ideia nagusia, barrakoietan bizi diren meatzetako langileen bizi baldintza jasanezina agertzea izango da : tokia bera ez duena higiene baldintza minimorik betetzen, pilaketa, elikadura eskasa… “tolesetan, egurrezko junturetan nahiz sabaiko zuloetan bizi ziren bizkarroiak “ “bakailao edo urdail pixka bat afalduta, gelaxka hartan egiten zuten lo, izerdiz edo euriz bustitako jantziak soinean…” Bestetik agertzen dira baita meatzarien lan-baldintzat, etengabeko ordutegiak esate baterako “egun osoa ematen baitzuten barrenatzeko makinek…” Bigarren zati batean lanen bila zebiltzatenen etengabeko langileen etorrera aipatzen da. Langileen inmigrazio honen ondorioz esaten du meatzen enpresaburuek ez zutela inongo problemarik ordezkatzeko, bizi eta lan baldintza duinagoatik protesta egiten zute n langileak. Horretaz gain meatz ustiaketak kanpoaldean zirelez ez zen hainbeste espezializaziorik behar, eta horrek errezten zuen langileak ordeztea. Hau eragozpen handi bihurtuko da langileen borrokan “ etengabe iristen ziren peoiak, multzo handitan, eta gehiegi kerien aurka protestaka lanpostua utzi zutenak ordezkatzen zituzten…”
C) Testua dagokion prozesu historikoan txertatu eta garrantzia. - Errestaurazio garaian, hirugarren gerra karlista bukatuta gero hasiko da garatzen industrializazioa Bizkaian. Garapen honetan ezinbestekoa izango da burdinaren ustiaketa Bilbo inguruko meategietan; burdinaren kalitatea, Bessemer sistemaren agerpena, metzen kokaleku estrategikoa itsasotik gertu , kanpoko konpanien inbertsioak nagusiki ingelesak izango dira garapen hori bultzatuko duten faktore nagusiak. Blasco Ibañez eleberrian meatzetan lana egiten zuten langileen bizimodu lazgarrian oinarrituko da. Langile hauek enpresaburuen barrakoietan bizitzen derrigortuta zeuden, baina barrakoi hauek ez zituzten bizitza duin baten baldintza minimoak betetzen, higiene, intimitate, osasun etabarri dagokionez. Horretaz gain enpresaburuen kantinetan erostera behartuak zeuden baita, hauetan erosteko bonoetan kobratzen zutelako soldata. - 1890 eko greba, neurri haundi batean meatzarien greba izan zen, hauek lanordu hobeagoak, barrakoi eta kantinen derrigortasuna kentzea eskatzen zuten. Sektore siderurgikoak eta ontziolak ere apoiatuko zuten greba, eta gobernuak honen aurrean gerra-egoera aldarrikatuko zuen, baina hori ez zen oztopoa izango langileek aldarrikapen batzuk lortzeko: 10 ordu baino gutxiagoko ordutegia, barrakoi eta kantinen derrigortasuna kendu egingo zen, nahiz eta batzuetan ez errespetatu. - Greba honen ondoren eta 1 Mundu Gerrararte bizkaitar langile mugimendua sendotu egingo da, sozialismo erradikal eskutik: 1879 an PSOE, UGT 1880 an, ondorioz langile borroka indartuko da. - Testuak bestetik fenomeno berri baten errealitatea erakusten , emigrazioarena, lanaren bila zetozen etorkinen etengabeko etorrera. Inmigrazio honek eragina izan zuen langileen borrokan. Bizkaiko meategiak kanpoan zeudelez , ez zuen langileen aldetik espezializazio handirik eskatzen, hori dela eta langileen lanuztetan enpresaburuei errezago egiten zitzaien greban zeuden langileak ordezkatzea, hau kaltegarria izango zelarik langileen borroketan. -Testua oso garrantzitsua da, oso modu oso errealistan erakusten duelako Bizkaiko metzetan lana egiten zuten langileen lan eta bizi balditzak. Eleberriak kritika oso zorrotza egingo du honen inguruan, non jabeak aberastu egiten ziren langileen bizi-maila kaskarren kontura. Honek ondorio bezala ekarriko zuen langileen bizi eta lan- baldintza gogor hauek gizarteari ezagutuaraztea.
- Slides: 5